Maddi

ze xaun/k!

PRAKTIKETAKO AZKENENGO ASTEA Marzo 4, 2008

Archivado en: Uncategorized — maddiurquia @ 9:01 pm

Praktiketako azkenengo astean, hau da aurreko astean, ekintza asko burutu genituen eta jarraian burututako batzuk azalduko dizkizuet :

Astelehenean jolas librea burutzen ari zirela, irakasleak medikuaren txanda zuela eta tarte batez bakarrik gelditu beharko nuela azaldu zidan. Ondorioz 09:35etatik 10:20 alderarte gutxi gorabehera ni izan nintzen haurren irakasle bakarra eta uste nuena baino askoz ere hobeto moldatu nintzela ere esan beharra daukat. 09:55 alderarte jolasean aritu ginen eta ondoren jostailuak batzeari ekin genion. Horretarako irakasleak kantatzen dien kanta bera kantatu nuen eta haur gehienek hartu zuten parte jostailuen bilketan. Gero, arbelera begira exerrarazxi nituen eta behin denak zintzo zeudenean, beraien laguntzaz lista pasatu nuen eta eguna ere idatzi nien arbelean. Hau egiten amaitutakoan, gailetak jateko tokira joan ginen eta bertan hamarretakoa jan zuten. Bien artean aste bukaeran ea zer egin zuten galdetu nien banan-bana. Ondoren irakaslea gelara itzuli zen jada.

Bakarrik egongako tarte honetan oso gustura aritu nintzen, baina aldi berean tentsio ikaragarria izan nuen gorputzean; denak zaintzea eta denei asetzea nahi bainuen. Gainera beraien gurasoekin hitz egiteko aukera ere izan nuen (haurretariko asko irakaslea ez zegoenean iritsi baitziren) eta nahiko seguru eta lasai igarri nuen nire burua.

 Ostiralean matrikulaziorako ate irekiak zeudenez, asteko gainontzeko egunetan gela apaintzeko hainbat eskulan egin genituen; testura desberdinetako paperekin collageak, eskuak akuarelatan busti eta orrietan erreproduzitu, gure argazkiekin collageak egin…

Laburbildua, aste hau nahiko desberdina izan da bai niretzat eta baita haurrentzat ere ekintza desberdin asko burutu baitugu.

umiak.jpg

 

Ke TiEmPoS aKeLLoS… keda pendiente beste biaje bat e! jou-jou! Febrero 24, 2008

Archivado en: Uncategorized — maddiurquia @ 10:39 pm

fondua-paint.jpg

 

///AzKeNeNgO bI aStEeN bALoRaZiOa/// Febrero 24, 2008

Archivado en: Uncategorized — maddiurquia @ 9:33 pm

Honezkero praktikak amaitzeko aste bat bakarrik gelditzen zaigunez, hasteko orain arteko balorazio bat egingo dut. Azkenengo haste hauetan askoz ere erosoago sentitu naiz.  Hasieran egoera batzuen aurrean ez nekien nola erreakzionatu, norbait negarrez hasten zenean urduri jartzen nintzen…baina egunak aurrera egin ahala, nire burua gero eta hobeto ikusi dut. Nire buruarekiko konfidantza eta autoestima hobetu egin ditut. Hasieran egoera batzuen aurrean ez nekien nola erreakzionatu, norbait negarrez hasten zenean urduri jartzen nintzen…baina egunak aurrera egin ahala, nire burua gero eta hobeto ikusten dut. Nire buruarengan konfidantza lortzerako orduan esan beharra daukak irakasleak ere asko lagundu didala. Haurren aurrean beste irakasle bat izango banintz bezela aurkeztu zuen neure burua eta sarritan hainbat ekintza neure esku uzten ditu. Ekintza hauek burutzen utzi izatearen ondorioz, errazago behatu ahal izan dut haurren jarrerak eta berauen eboluzioa eta irakasle rolean errazago sartzen lagundu dit.

Aurreko astean ez nuen ezer idatzi eta ondorioz gaur azkenengo bi asteen balorazio orokor bat egingo dut. Azkenengo aste hauetan unitate didaktikoko ariketak lantzerako orduan material desberdinak erabili ditugu; adibidez egun batez lehenengo aldiz “pultzoiaz” orri batean eremu bat zulotzen ibili ziren eta esan beharra daukat zuloak egiteko material berri honekin denak oso gustura ibili zirela eta uneoro esploratzen ikusi nituela. Beste egun batean berriz, papel handi bat itsatsi genuen arbelean. Bertan bi laino handi zeuden marrazturik eta haurrek euria marraztu behar zuten, Horretarako akuarela erabili genuen eta akuarelaz marrazteko material gisa berriz behatza. Haurrei asko gustatu zitzaien ariketa hau, izan ere lehenengo aldia zen akuarelaz marrazten zutela eta gainera zutik marraztu zuten denek papel handi berean (normalean exerita, orri zuri batean eta margoekin marrazken dute).

Aurreko ostiralean berriz (otsailak 22) irakasleak ezin izan zuen etorri eta ondorioz hasi berria den irakasle gazte bat eta ni egon ginen gelan. Esan beharra daukat irakasle berri honek haur gehienak ez zituela ezagutzen (soilik jantokian gelditzen zirenak esagutzen zituen, bera normalean jantokian egoten baita) eta egun batzuk lehenago urduri egon nintzen, ez bainekien haurrek nola erreakzionatuko zuten eguna iritsi eta irakaslea ez zela etortzen somatzean. Baina esan beharra daukat azkenean eguna oso ongi joan zela; ekintzak aurrera eramateko gai izan nintzen eta haurrek ere irakasle bezaka ikusten zidaten. Ipuin bat kontatu nien, danatza ere egin genuen, patioera ere jaitsi ginen…

Gainontzean, beste egunetan gutxi gorabehera eguneroko dinamika jarraitu genuen.

Jada aste xume bat besterik ez zaigu gelditzen eta horrek lastima ematen dit. Astea ondo aprobetxatuko dudalakoan…datorren ostiralerarte!!!!

Besarkada handi-handi bat denontzat!

Pa!    :-P

bebes.jpg

 

BIXAR IA OSTIRALA! Febrero 7, 2008

Archivado en: Uncategorized — maddiurquia @ 6:52 pm

Hola gente!

Aste hau praktika aldetik oso motza izan da; karnabalak izan diala eta, astelehen, astearte, eta asteazkenian jai euki neben. Aurreko ostiral arratzaldian mozorrotu iñ giñen ikastolan. Aurrekuan idatzi neben moduan “Edurne Zuri eta 7 ipotx” mozorrotu giñen.  Zelako arratzalde majikua izan zan! ume gehixenak kriston ilusiñuakin eta mozorruak jansteko irrikittan euzen (bik ez zebeiñ mozorroketara gura izan). 3rak aldera irakaslia eta bixok umiairi jansten hasi giñan eta danok dotore-dotore geuzenian, rekuerdorako argazkixak etara geben eta gero patixora bajau giñan haur hezkuntzakuairi dantzan ikustera. Honeik plazarutz mobiu zianian, Haur Hezkuntzako haur danak bajau zian patixora dantza ittea. Oso arratzalde politta izan dan.

Gaur berriz gelako haur baten urtiak ospatu du eta gelakide bakoitzak marrazki bat iñ xau. Bixar berriz ostiralero lez, aretora bajauko ga izardi batzuk botatera, jejje.

Ala ba aste laburra izan danez, ez dakot ezebe gehixau kontaitteko.

Datorren asterarte!

 

BeRaNdU bAñA hEmEnTxE dOiA!!!! Enero 30, 2008

Archivado en: Uncategorized — maddiurquia @ 6:16 pm

Arratzalde on danoiri!!!!!

 Ondo doiaz zuen praktikak?¿?¿Ni ezin naiz kejau. Goizetan ez xat kostaitten ohetik jaikittea, eta hori neri izarak pegaittea oso normala dala e!!!jejeje   ;-)

Ba nere aurreko astia oso ondo fan zan. Karnabalak laister gaiñian dakunez, burutu geben ariketatatik asko horrekin lotuta oiazen. Ostiral hontako arratzaldian irakasliok Edurne Zuri eta umiak Ipotxak mozorrotu biar gara eta ondorioz aurreko astian eta baitta aste ontan be hainbat gauza iñddu: Ipotxen marrazkiak koloreztatu geben, irakasliak Edurne Zuri eta Zazpi ipotxen ipuina kontau xaueiñ, honen film-a be ikusi geben… eta gaur mozorroketako “kareta” batzuk pinttau daue, bixar gomia jarri eta etxera eruateko.

Bestela aurreko astian haur asko gaixorik egon zian eta egun danetan 4bat ume ez zian etorten (batzutan 6 gutxiau be egoten giñan), eta asko igarri neben. Zarata gutxiu ateraten ebeiñ eta danaikin egoteko denbora gehixau izan neben.

Ostiraletan aretora faten gara psikomotrizitatia lantzera ta aurreko ostiralian be fan giñen. Pasada bat da ume datzuk zenbat disfrutaitten daueiñ! izarditten bukaketan daue! beste natzuk berriz -lotsatu itten dianak- inguruan ibiltten dia bestieiri ikusten.

 Nik honako hau aldatuko neben: egunero 11:30ttatik 12:00ttara. 2-3 urteetako ume danak gela berdin batian elkarketan dia eta bertan bideuak ikusten daue (autobuzian faten dianak onezketo etxeruntz faten dia).Ixa beti bideo berdiñak jarten xaue (“3Txerritxoak” eta “Takolo, Pirritx eta Porrotx”) eta sarrittan aspertu itten dia eta jaiki eta jolastia gura izaten daue. Nere ustetan ez da ezebe kostaitten bideo desberdinak jartia ze nahiz eta eurak ez ulertu, nahixau izaten daue zerbaitt desberdiña jartia. Anekdota moduan,  atzo ume batek domekan periodiko batek etarten eben Muzzy dvd-a ekarri eben eta ingleses garri xaueiñ . Nahiz eta ez ebeiñ zipitzik be ez ulerketan, danak iñoiz baiño ixilau egon zian. Kriston grazia iñ nostan. Honekin garbi geratu xaten askotan film-ari kaso ez ittian arrazoia zeiñ zan.

Bueno, ba gaurkoz hau zan dana (bueno, dan-dana idazten hasiz gero, ondiok bixar be emen egongo nintzan teklak zapaldu ta zapaldu, jijij).

Ala ba ondo segi eta laister arte!!!!

Gorantziak danoiri!!!

images1.jpg

images.jpg

 

-*- P r A k T i K a K -*- Enero 13, 2008

Archivado en: Uncategorized — maddiurquia @ 8:52 pm

Gabon!

 Ondo doiaz praktikak? ni jota gustora nabil. Badakitzue… gure saltzan gabitz e! jijiji   :-)

Ni nere herriko Txantxiku ikastolan nau (bertan ikasi neben 2 urtetatik 18 urtetara). Nere geleko umiak 2-3 urte dakoi. Ke xalaus dian! Gelan 17 lagun dia.

Goizeko 8:45 etan sartzen naiz ta 12:15 etan berriz urten. Goizian zihar danetik itten du: panpiñaikiñ, “lego”-kiñ, baloiakiñ…jolastu, liburuak kontau, kantau, dantza iñ, beren adiñera egokitutako ariketak iñ… eta gero bazkaittea faten dia (askok ikastolako jangelan bazkaitten daue eta honeiri jangelaraiño eruaten xau) ta ni be etxerutz mobitten naiz.

“Tutu trena” oiñarritzat dakon unitate didaktikua gabitz lantzen. Lehenengo unitate didaktikua izenburua Tutu trena eskolan zan eta oiñ lantzen gabitzena berriz Tutu trena hotzez dago da. Unitate didaltiko bakoitzian lan-koaderno bat dakoi.  Bertan hainbat gai lantzen daue (marra bertikala, gorputzaren hotsak, kolore urdina, forma biribila, barruan-kanpuan…).

Bueno ikusten dozuen moduan nere praktikairi buruzko dau batzuk emun dotzuet goixan. Egixa esan, ez nau oso ziur der idatzi biar dan blogian asike urrengo astian Mintegian galdetukot eta beste zerbaitt idatzi biar daba, aldatukot bale?

Ala ba, ondo segi eta espero dot zuek be gustora egotia. Gorantziak danoiri eta laister arte!!!!

paaaaaaaaa

criancas%20e%20bebes%2034.jpg

 

T T A N T T O Diciembre 12, 2007

Archivado en: Uncategorized — maddiurquia @ 10:15 am

Egun on! Hemen dakotzue Ttanttori dvd-ari buruz Alaine, Ane ta nik inddako lana.

Ondo segi!!! 

ttantto.doc

 

Webquest: mapa kontzeptuala Noviembre 12, 2007

Archivado en: Uncategorized — maddiurquia @ 7:32 am

Hemen dakotzu gure mapa kontzeptuala. Cmaps compartidosen 2.karpetan daku gordeta, maddiane izenakin.

Bestebarik, ondo izan

mapa-kontzeptuala-eta-presentazioa.pdf

 

Webquest: mapa kontzeptuala Noviembre 12, 2007

Archivado en: Uncategorized — maddiurquia @ 7:29 am

mapa-kontzeptuala-eta-presentazioa.jpgHemen dakotzu gure mapa kontzeptuala. Cmaps compartidosen 2.karpetan maddiane izenakin daku gordeta.

Beste barik, agur.

 

Noviembre 5, 2007

Archivado en: Uncategorized — maddiurquia @ 7:08 am

Egunon! berandu baiña azkenian hor doia blogen azterketen emaitzen txostena.

Egun ona izan!blogak.doc